XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

abarrak
biba gu! garraxiak, olerki soziala, kaleko egia, gogortasunetik libra gaitzazu. Amen.

BIBA GU!.

Gizonak beti eraman omen du, barnean, bere buru eder erixteko griña.

Atzo, ta gaur ere.

Nork bere bertuteak lau aizeetara aldarrikatzea: orra griñaren beste alderdi bat.

A, to osa dezagun: bitartean lo ereinotz gainean.

Baiña ba-dakigu ori noiz gertatzen dan, ereiñotz gaiñean lo egitea?.

Ba, ereiñotzak bear dan lekuan ez daramazkigunean, orduantxe.

Autore batek diño.

Orain ez dira entzuten.

Leen, ordea, bai, urte batzuk duela, sarri ta edonun.

Esakun bakoitzik ba-da munduan-eta, au bat, ba: Katolikoetatik katolikoenak gu! Katoliko onenak gu! (Epa, kontuz: musika ta guzti irakurri bear da au, aurrera orduko).

Gu onenak, gu... gu... FLEX-ek esango balu sikera....

Edo KAS-ek, beno tire....